GGKE eta ikerkuntza zentroak sustaturiko sare honen zeregina Latinoamerikako tokiko garapenarekin zerikusia duten jarduera, dokumentu eta esperientziei buruz pertsona zein erakundeen artean informazioa trukatzea da. Sare hau, garapenerako sustapena, heziketa, eta ikerketan ari diren pertsona eta instituzioen zerbitzura dago. Riadel-ek hedapen, sistematizazio, elkartruke, eta informazio eztabaida gune bat irekitzen du, arlo horretako metodologiak, esperientziak eta ezaguerak indartzeko. Beste informazioaz gain, webguneak liburu, artikulu eta dokumentuak deskargatzeko
liburutegi birtuala eskaintzen du; eta baita ere gaika sailkaturiko
loturen datu-basea eta sareak
boletinera sartzeko aukera (harpidetza barne) ematen du.