Bantaba

Bantaba : Observatorio temático : Contenidos : Interculturalidad

Kulturartekotasuna

Kulturartekotasun kontzeptua, aniztasun kulturalaren ideiari lotuta dago, eta horrek gero eta gizarte konplexuagoetan bizi garela, eta kultura arteko topaketak ahalbideratzea behar-beharrezkoa dela, adierazi nahi digu. Hori bai, kulturartekotasunaren inguruko diskurtsoa ezin da eraiki aniztasun kulturalak duen gizartearen eta ideologiaren testuingururik gabe, gizarte eta kultura talde ezberdinen arteko erlazioak nola sortzen diren kontuan izan gabe edo baldintzatzen dituzten egitura politiko eta ekonomikoak ezkutatuz.
Kulturartekotasunak azterketa sendoak behar ditu testuinguru hauetan agertzen diren gatazkak (asimilazio arriskua, nortasun kulturalaren galera, gizarte bazterketa,.....) hobeto ulertzeko, eta bide honetan oztopo nagusiak direnei, alegia bidegabekeriari eta disparekotasunari, politika kritikoen sorreraren bitartez aurre egin ahal izateko.