Bantaba

Ekitatea

Ekitatea eta berdintasuna elkarri oso lotuak doazen printzipioak badira ere, esanahi ezberdinekoak direla esan beharra dago. Ekitateak printzipio etikoa edo justiziari lotutakoa sartzen dio berdintasunari. Azken finean, horrek behartzen gaitu galdetzera gizarte bidezkoagorantz aurrera egiteko zeintzuk diren ezarri beharreko helburuak. Berdintasuna era hertsian aplikatzen duen gizartea ez da bidezkoa izango, pertsonen eta taldeen arteko ezberdintasunak kontuan hartzen ez dituelako. Baina, era berean, gizarte batek ez badu onartzen pertsona guztien berdintasuna eskubideei dagokienez, ezin daiteke esan ere bidezkoa denik.
Gaur egun, disparekotasunak haunditu egin direnez, herriek eta pertsonek duten baliabideen erabilerari eta gozamenari begira, garapenaren sustapenerako ekitatearen helburua behar-beharrezkotzat jotzen da.