Bantaba

Bantaba : Zabalgune : Edukia : Gida didaktikoak : Hiritartasuna eta ikuspegi musulmanak

Izenburua

Hiritartasuna eta ikuspegi musulmanak

Egilea

Islamic Relief - Teachers in Development Education

Iturria

Hegoa, Bilbao 2005

Edukiak

Material honen helburua bikoitza da. Batetik kulturarteko hezkuntzan lan egitearen beharra erakustea eta, bestetik, propioak ez diren beste kultura batzuk dauzkaten ikuspegi sinpleak eta homogeneizatzaileak borrokatzea. Hortik izenburua bera: Herritartasuna eta Ikuspegi Musulmanak. Honek adierazten du mundu musulmanean ikuspegi eta joera desberdinak daudela.
Proiektu hau (irakasleen arteko elkarlanaren ondorioa) Ingalaterran jaio zen eskolen beharrei erantzuteko. Hauek gizarte globalizatu eta elkarmenpeko batean egiten dute lan eta, gainera, 2002ko irailaren 11tik eta 2004ko martxoaren 11tik, komunitate musulmana hedabideen pean jarrita zegoen.
Argitarapen elebidun hau (euskera eta gaztelania) kultura eta erlijio musulmanetara hurbiltzeko oinarrizko eduki batzuk aurkezten ditu, baita ere kasu azterketa batzuk eta proposamen didaktikoak.

pdf pdf dokumentua (813 kB)