Bantaba

Bantaba : Zabalgune : Edukia : Gida didaktikoak : Género en la Educación para el Desarrollo.

Izenburua

Generoa Garapenerako Hezkuntzan. Begirada irekiz Kulturartekotasuna, Herri indigemak, Elikadura-burujabtza eta Bakerako hezkuntza

Egilea

Autore desberdinak

Iturria

Hegoa eta ACSUR-Las Segovias, Bilbao, 2010

Edukiak

HEGOA eta ACSUR-Las Segovias erakundeetatik, uste dugu Garapenerako Hezkuntzak gizartea bera aldatu behar duela, eta, beraz, azterketa eta eztabaida feminista berreskuratu behar du. Hartara, oinarri teorikoa planteatuko da, proposamen feministen hezkuntza prozesu holistiko eta ez deslotu konplexuagorako. Feminismoak bere teoriaren eta praktika politikoaren ekarpena egiten dio GHri, generoaren neutraltasuna kolokan jarriz, hausnarketa kritikoa eginez hierarkia patriarkalaren aurrean, eta balio sexista eta androzentrikoak aldatzeko proposamenak eginez. Arrazoibide horrek krisian jartzen du gizonezkoen eta emakumezkoen botere-harremanak kolokan jartzen ez dituen eta harreman mota horiek suntsitzen laguntzen ez duen Garapenerako Hezkuntza.
Kulturartekotasunari, Herri indigenei, Elikadura-burujabetzari eta Bakerako hezkuntazari buruzko proposamenek kutsu politiko eta burujabe handia daukate, eta ezinbestekoak dira bai Iparraldean nahiz Hegoaldean, aldarrikapen globala diren aldetik. Horiek guztiek gailentzen ari den globalizazio prozesu tradizionalaren estrategia alternatiboak eta eraldatzaileak berriz planteatzea dakarte, eta, halaber, egin daitezkeen aldaketak gauzatzen dituzte, sentsibilizazio, ikerketa, eragin politiko eta mobilizazio sozialaren bitartez. Eta, horregatik, bada, Bakerako hezkuntza kritiko baten eraketarekin lotzen da zuzen-zuzenean.

pdf pdf dokumentua (673 kB)