.

R. VILLASANTE, T. (1995): Las democracias participativas. De la participación ciudadana a las alternativas de sociedad. Madrid: HOAC.

Liburu honetan tokiko eta udalerri mailako herritar-partehartze esperientzia zehatzak proposatu eta aztertzen dira. Helburua, demokrazian sakondu eta gizarte zibilaren esparru guztietan parte hartzeko modu demokratiko eta pluralak hedatzean datza. Izan ere, demokrazia partehartzailea herritar-partehartze formala baino zerbait gehiago da.
Egunerokotasunean oinarrizko demokrazia erradikalizatzearen bidez gizarte alternatiboak eraikiz joan daiteke era zehatz eta eraginkorrean.
HOAC Argitalpenak

MARCHIONI, M. (1999): Comunidad, participación y desarrollo. Teoría y metodología de la intervención comunitaria. Madrid: Popular.

Liburu hau, gizarte sareak eta herritar-partehartzea areagotzea bilatzen duen elkarteko eskuhartzerako gida praktiko eta erabilgarria da. Lehenik, egileak elementu teorikoak eta elkarteko eskuhartzearen oinarrizko planteamenduak aztertzera ekiten dio; geroago, prozesu honetan parte hartzen duten subjektu ezberdinak ageri dira; azkenik, liburu honek elkarteko metodologia eta partehartzailearen oinarrizko elementu eta tresnak ditu aztergai.
"Elkarteko Planak” deritzoten bultzadan oinarritutako lan ildo honetan sakontzeko, aurreko liburuak ere ikus daitezke.

· MARCHIONI, M. (coord.) (2001): Comunidad y cambio social. Teoría y praxis de la acción comunitaria. Madrid: Popular.

· MARCHIONI, M. (1997-5ª-): Planificación social y organización de la comunidad. Alternativas avanzadas a la crisis. Madrid: Popular.

Popular Argitaletxea + Trinitat Novaren Komunitario Plana

BASAGOITI, M., P. BRU y C. LORENZANA. (2001): IAP (Investigación-acción participativa) “de bolsillo”. Madrid: ACSUR-Las Segovias.

Honako hau IAP-i buruzko material didaktikoa biltzen duen gida xume eta praktikoa da. IAP ikerketarako metodologia izateaz gain gizarte eskuhartze prozesua ere bada, errealitatearen azterketa biztanlegoaren ezagupenerako eta sentsibilizaziorako bidea bezala proposatzen duena. Prozesu horren ondorioz, herritarrak haien berehalako testuinguru eta errealitatearen bilakaera eta garapen proiektuaren subjektu bizia eta protagonista bihurtzen dira (egunerokotasunaren eremuak, elkarteko harremanetarako guneak, auzoa, barrutia, udala,…).
ACSUR Las Segovias + "Tomamos la Palabra" Proiektua + Zer da IAP

FONT, J. (coord.) (2001): Ciudadanos y decisiones públicas. Barcelona: Ariel.

Liburu honetan partehartze prozesuetan praktikan jar daitezkeen mekanismo ezberdinen ikerketa azaltzen da: hala hola, aholkularitzarako udal kontseiluak, Agenda 21-eko prozesuak, aurrekontu partehartzaileen garapena, herritarren kontseiluak edo demokrazia elektronikoaren proiektuak. Ikerketak Espainiako estatuan, Bretainia Handian, Brasilen edo Italian burutako esperientziak aurkezten ditu. Liburuan, partehartze prozesu hauek eduki ditzaketen alde onak eztabaidatzen dira, bai eta topatzen dituzten arazoak, zailtasunak eta erresistentziak ere.
Honetarako, egileak prozesuen funtzionamenduaren deskripzioaz gain euren garapenaren azterketa kritikoa eskaintzen du ere.
Ariel Argitaletxea-Ciencia Política bilduma

BLANCO, I. y R. GOMÀ (coords.) (2002): Gobiernos Locales y Redes Participativas. Barcelona: Ariel.

Azken urteotan, eta globalizazioaren testuinguru berrian, tokian tokiko politika publikoen esparruan aldaketa bizkorrak ari dira izaten. Horren arrazoia zera da; tokiko eremuak indartuz doazela proiektu kolektiboak eraiki, herritartasunean sakondu eta beharrak asetzeko guneak bezala. Era berean, tokian tokiko gobernuetako agendek gai berriak ari dira barneratzen (jasangarritasuna, garapenerako kooperazioa, kulturaniztasuna, lan gune berriak,…). Bien bitartean, zenbait kontzeptu berri (berrikuntza demokratikoa, sareen eraketa, gizarte kapitala, etab.) ez dira soilik erreferentzia formaltzat hartzen baizik eta praktikara eraman daitezkeen balore eta, are gehiago, arazoen konponbide eraginkor gisa.
Liburu honetan, aditu ugarik aipatutako ideietan sakontzen dute, abiapuntu izanik partehartze ezberdinen ikerketa kasuak, hala nola, tokiko plan estrategikoak, aurrekontu partehartzaileak, agenda 21-ak, elkarteko planak, hiriko hezkuntza proiektuak, etab.
Ariel Argitaletxea-Ciencia Política Bilduma

R. VILLASANTE, M. MONTAÑÉS y J. MARTÍ (coords.) (2000): La Investigación social participativa. Construyendo ciudadanía 1. Barcelona: El Viejo Topo/Red CIMS.

R. VILLASANTE, M. MONTAÑÉS y P. MARTÍN (coords.) (2001): Prácticas locales de cratividad social. Construyendo ciudadanía 2. Barcelona: El Viejo Topo/Red CIMS.

Honako bi lanek abiapuntu zehatza dute, alegia, gizarte zientziek komunitate mailako eskuhartzea aztertzeko izan dituzten ohiko ikuspegien ezintasuna egungo bizitza sozialaren konplexutasun eta paradoxak ulertzeko. Baieztapen hau oinarri, Ikerketa Partehartzailea proposatzen da gizarte errealitatera hurbiltzeko era zuzena eta eraginkorra bezala. Lehenengo liburuan, Ikerketa Partehartzailearen metodologiaren diseinua aurkezteko ikerketa sozialak eskaintzen dituen baliabideak azaltzen dira eta, segidan, zenbait hiritan burututako esperientzia praktiko zehatzak.

Bigarren liburua lehengoaren jarraipena modura dago egina. Bertan, helburu nagusia gizarte zientzietako paradigmak aldarazteko behar diren teknika eta praktika berriak aurkeztea da. Horrela, giza sormena eta berrikuntza gizartean prozesu partehartzaileak bultzatzeko behar-beharrezkoak direla azpimarratzen da. Aurreko liburuan bezala, hasieran proposamen honen ikuspegi eta baliabideak aurkezten dira eta, bukatzeko, zenbait esperientzia praktiko aztertzen dira.
Zer da IAP + Procesos para la creatividad social, T. R. Villasante (rtf 300 Kb)

LORENZANA, C. (ed.) (2002): Tomamos la palabra. Experiencias de ciudadanía participativa. Barcelona: Icaria/ACSUR-Las Segovias.

Liburu honek azken urteotan Espainiar Estatuan, Erdialdeko Amerikan eta Uruguay-n garatutako esperientzia multzoa jasotzen du. Esperientzia guztiek amankomuneko ezaugarria dute; alegia, partehartze prozesuak islatzen dituzte eta, hauen bidez, herri eta hiri ezberdinetako herritargoak agerian utzi du parte-hartzea eta ekintza kolektiboaren bidez errealitatea ezagutzeaz gain, honen bilakaerarako alternatiba eraginkorrak planteatu daitezkeela ere.
ACSUR Las Segovias + "Tomamos la Palabra" Proiektua

DE SOUSA SANTOS, B. (2003): Democracia y participación. El ejemplo del Presupuesto Participativo de Porto Alegre. Barcelona: El Viejo Topo.

Azken urteotan, Porto Alegre udalerri brasildarra nazioarte mailan ezaguna egin da bertako aurrekontu partehartzaileen praktikagatik. Ideia honi orain dela urte batzuk pentsaezina zen garrantzia eman zaio, eta egun tokian tokiko kudeaketa partehartzailearen eredu bihurtu da: herritargoak bere bizitzan eragina izango duten erabaki politikoetan parte-hartze zuzena eduki beharko luke, eta ez soilik bere ordezkari politikoen hautaketan, demokrazia ordezkatzailean ohikoa den bezala. Liburuak aurrekontu partehartzailearen funtzionamendua sakonki aztertzen du.
Porto Alegreko aurrekontu partehartzaileei buruz sakondu eta informazio gehiago lortzeko, aurreko bi liburuak ere begira daitezke.

· BARCELÓ, S. y Z. PINENTEL (2002): Radicalizar la democracia. Porto Alegre: un modelo de municipio participativo. Madrid: Los Libros de la Catarata.

· GENRO, T. y U. DE SOUZA (2000): El Presupuesto Participativo: la experiencia de Porto Alegre. Barcelona: Ediciones del Serbal.

Porto Alegre: Orçamento Participativo + Los Libros de la Catarata + Serbal edizioak

PINDADO, F. (2000): La participación ciudadana en la vida de las ciudades. Barcelona: Ediciones del Serbal.

Liburu honek gizarte sareak eta tokiko botere publikoen arteko harremana aztertzen duen ikerketa baten emaitza jasotzen du. Tokiko entitate publikoen kudeaketa administratiboa eta politikoa irekiagoa eta partehartzaileagoa egiteko bidean, herritar-partehartzearen balioa baldintzatzen duten arau ezberdinen bilkura eta ikasketa lagungarria izan daiteke, bai eta arduradun politiko zein sozialek haien arteko harremanen inguruan egiten duten ekarpenaren sintesia ere.
Serbal edizioak