Bantaba


ZAPATA-BARRERO, R. (2004): Multiculturalidad e inmigración. Madrid: Síntesis.

Europa inmigrazio gizarte bihurtzeko atzeraezineko prozesuan sartua dago. Horren ondorioz, Ilustrazioaren garaitik, Estatua, nazioa eta herritartasunaren arteko erlazioan oinarritutako ohiko paradigma politikoen berdefinizioaren beharra azaltzen da. Ildo horretan, liburuak luzatzen duen oinarrizko galdera zera da: nola kudeatu kulturaniztasunarantz doan prozesu hau europar gizarteak legeztatzen dituzten balio demokratikoak urratu gabe.
Lan horren egileak, Universitat Pompeu Fabra-ko Grup de Recerca en Immigració i Innovació Política (GRIIP) delakoa zuzentzen du.

ETXEBERRIA, X. (2004): Sociedades multiculturales. Bilbao: Alboan/Mensajero.

Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen aldeko Institutuko kide den egile honen uztez, kulturaniztasuna gaur egungo gizarteen ezaugarri nagusienetarikoa da. Bere liburuan hiru pausu ezberdin ematen ditu errealitate honetara hurbiltzeko; hasieran elementu antropologiko eta kontzeptualen azterketa egiten du, ondoren elementu etikoei buruz hausnarketa eginez eta, azkenez, hasierako argipen kontzeptualak zein bigarren pausuko orientabide etikoak erabiliz, gaur egungo kulturanitzeko gizarte garrantzitsuenak deskribatzen ditu.

DE LUCAS, J. (2003): Globalización e identidades. Claves políticas y jurídicas. Barcelona: Icaria.

Lan honek, teknika eta ekonomiaren globalizazio neoliberala bezala ulertzen den globalizazio prozesua eta identitatearen diskurtsoa aldarrikatzen dituzten proiektuen arteko erlazioa aztertzen du. Egilearen helburu nagusia, berdintasunaren berdefinizioan, hiritartasunaren zatiketan eta subirotasunaren eraldaketan islatzen den gizarte lotura eta hitzarmen politikoaren bilakaeran sakontzea da.

SAMPEDRO, V. y M. LLERA (eds.) (2003): Interculturalidad: interpretar, gestionar y comunicar. Barcelona: Bellaterra.

Liburuak kulturaniztasuna errealitate eta erronka bezala ulertzen du. Kultura ez dago garbitasunean eraikita, herrien eta tradizioen arteko bategitean baizik; horrela, bere ustez hezigabea litzateke zibilizazio ezberdinen arteko elkarjotzea onartzea. Hala ere, kulturen arteko aberastasunak, berezko edo inposatutako ziurtasunak, lotura erlijioso zein etnikoak, gizarte arauak, eta identitate eta entitate geopolitikoen aurrean, hausnarketara eramaten gaitu. Horrek, gure berezaguera eskatzen du, hau da, geure burua berriz ezagutzea; norbera ezberdin deskubritzea eta, aldi berean, bestearen aurrean gure pluralitatean berdin garela ulertzea.

NUSSBAUM, M. C. (1999): Los límites del patriotismo. Identidad, pertenencia y “ciudadanía mundial”. Barcelona: Paidos.

Liburuaren hasieran, Martha Nusbaum-en “Abertzaletasuna eta kosmopolitismoa” izeneko saioan pertsona guztien balio berdina errespetatzearen alde azaltzen da, nazio tradizioan edo taldeko kidetzan oinarritzen diren loturen aurrean. Ondorengo hausnarketak, Nussbaum-en artikuluari erantzunak dira, non aurreko ikuspegi bien arteko gatazkak argi azaltzen diren, bai eta egungo gai ugari, besteak beste, protekzionismoaren inguruko eztabaida, inmigrazioa, giza eskubideak, kanpo eskuartzea eta garapenerako laguntza.

DE SOUSA SANTOS, B. (1997): “Hacia una concepción multicultural de los DD.HH”. En Revista Análisis Político Nº 31. Bogotá: Instituto de Estudios Políticos y Relaciones internacionales. Universidad Nacional de Colombia.

Artikulu honen abiapuntu bezala, egileak giza eskubideak politika progresistaren hizkuntza bilakatu direla baieztatzen du, ondoren eskubide hauek proiektu askatzaile bat garatzeko beharrezkoak diren baldintzak zehaztuz. Proiektu hau egungo binako testuinguruan garatu beharko litzateke: alde batetik, globalizazioa eta, bestetik, banaketa kulturala eta politika identitarioa.

AA.VV (1998): La interculturalidad que viene. El diálogo necesario. Barcelona: Icaria/Fundació Alfons Comín.

Liburu honek Afrika Beltza, Magreb, Latinoamerika eta Kataluniako lau komunitate ezberdinetako kideen arteko elkarrizketa islatzen du. Izan ere, gizarte talde hauen elkar-trukearen bidez, gizarte eta kultura ezberdinen arteko elkar-ezagutza erraztu nahi da, beti ere elkar ulertzea eta elkarbizitzaren beharraren ikuspegitik abiatuz.

CASTELLS, M. (1998): La era de la información. Economía, Sociedad y Cultura. (La Sociedad Red. Vol 2). Madrid: Alianza Editorial.

Liburu honetan, singulartasun kulturalatik globalizazioari aurre egiten dioten identitate kolektiboaren espresioak aztertzen dira. Bertan, feminismoa eta ekologismoa bezalako mugimendu proaktiboen garapena deskribatzen da, etniaren aldekoak diren mugimendu erreaktiboekin konparazioa eginez.

GREGORIO GIL, C. y B. AGRELA ROMERO (Eds.) (2002): Mujeres de un solo mundo: Globalización y multiculturalismo. Granada: Universidad de Granada.

Feminismoaren ikuspegitik, liburu honek kultura eta genero ikasketei egindako ekarpena izan nahi du. Sartu berri garen mendearen ezaugarria den globalizazioa eta kulturaniztasunaren testuinguru ekonomiko eta politikoa abiapuntutzat hartuta, liburuan agertzen diren ekarpen ezberdinek testuinguru honek genero harremanetan eta desberdintze eta hierarkizatze prozesuetan sortarazten dituen bilakaerak aztertzen dituzte.

JIMÉNEZ ROMERO, C. (2003): Qué es la inmigración. Barcelona: RBA/Integral.

Egileak ez du mugatzen bere hausnarketa inmigrazioa arazotzat hartzen duen diskurtsora; aldiz, inmigrazioak garapen sozio-kulturala eta ekonomikorako ematen duen aukera azpimarratzea du helburu. Horrela, ezagunak diren zenbait argudioetara hurbiltzen gaitu; hala nola, etorkinak ez direla beti pobreenak edo gehienetan ongizate estatuari jasotzen dutena baino gehiago ematen diotela. Aldi berean, egileak inmigrazioari buruzko kontzeptzio berri bati oinarriak emateko ñabarduraz beteriko ikuspegi berri bat eskeintzen du, era honetan fenomeno honi buruzko eztabaida publikoa aberastuz.