COMPA delakoak honela definitzen du bere burua koordinazio zabaleko Amerikako kontinenteko mugimendua, autonomoa, anitza eta demokratikoa non alor ezberdinetan antolatutako gizon eta emakumeek neoliberalismoarekiko alternatiba eta gizarte berri baten eraikuntzaren alde borrokatzen duten. Egun kontinente osoko 130 erakunde baino gehiagok osatzen dute. Webgunean dokumentazio eta informazio ugari aurki daiteke, eta baita kanpaina askotarako sarbideak. Informazioa COMPAk lantzen dituen sei ardatzen arabera sailkatzen da:
(
1) ALCA-ren aurka eta integrazio alternatibo baten alde, (
2) kanpo zorraren aurka eta subiranotasunaren alde, (
3) bakearen alde eta Kolonbia plana zein militarizazioaren aurka, (
4) genero ikuspegi eta emakumeen eskubideen alde, (
5) lurralde eskubideak, bioaniztasunaren defentsan eta GEO-en aurka , eta (
6) nekazal garapen alternatiboa.
Kanadako-COMPAren webgunera ere ingelesez sar zaitezke .