Liburuaren helburua gizarte, feminismoa eta aktibismoaren ikuspegitik munduko emakumeen egoera aztertzea da, baina mundu osoko ikuspegia galdu gabe. Egileak, mundu osoko konparaketa zabal bar egitea lortzen du, baina argi dauka, orokortasun horrek, toki eta lurraldeen arteko berezitasunak ezkutatu dezakeela.
Atlasa zazpi ataletan egituratuta dago. Lehenengoan, Seager-ek munduan zehar emakumeen egoera aztertzen du, emakumezkoen diskriminazioa eta sexuen arteko garapen indizea azpimarratuz. Bigarrenean, familiak dira aztergai, hirugarrenean jaiotze eskubideak; laugarrenean gorputzari buruzko politikak; bosgarrenean, lana; seigarrenen atalean, alfabetizazioa, jabegoa, pobrezia, eta emakumezkoen gain Doikuntza Politikak duten eragina: zazpigarrenean eskolaratzea, eta gobernuan zein indar armatuetan emakumeen boto eskubidea aztertzen da.
Aipamen hau Susana MarĂa Veleda da Silva
http://www.ub.es/geocrit/b3w-307.htm
webgunean egindakoa da.